400 milioi Whatsapp erabiltzaile hilero

Whatsappeko buru den Jan Koumek emailez adierazi duenez, jada badira, hilero, mezularitza zerbitzu hau aktiboki erabiltzen duten 400 milioi pertsona. Datu hauek kontutan hartuta, Whatsapp nabarmenki Twitter (320 milioi) aurretik kokatu da, baina oraindik ere nagusi den Facebooken (1.200 milioi) atzetik.

Emandako datuen arabera, egunero, bataz beste, 16.000 milioi mezu gurutzaten dira aplikazio honen bidez. Kontutan izan behar da, hala ere, 300 milioi erabiltzaile zirenean kopuru hau 20.000 milioitakoa zela.

Whatsappen lehiakidea den Line japoniar aplikazioak, berriz, 300 milioi erabiltzaileetara iristear da. Adituen esanetan, dena den, datozen hilabetetan antzeko aplikazio desberdinen gorakada nabaria ikusiko da, batez ere erabiltzaile gazteenen artean. Aplikazio interesgarrienen artean, besteak beste, Snapchat, Frankly, Wicker eta Whisper aipatzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.