Gazteek Internet erabiltzen dute osasunari buruzko informazioa bilatzeko

Carmen Peñafielen zuzendaritzapean, Milagros Roncok, Lázaro Echegarayk, Josemari Pastorrek eta Idoia Camachok osatzen duten UPV/EHUko COMSA ikertaldeak “Estudio de la comunicación científica en salud para jóvenes y valoración de la calidad de los recursos digitales” izenburuko ikerketa artikulua argitaratu berri du. Azterlan honen arabera, 12-24 urte bitarteko gazteek, oro har, Internet erabiltzen dute osasunari buruzko informazioa bilatzeko. Bigarren maila batean, aldiz, gurasoak, irakasleak eta medikuak aurkituko lirateke. Gainera, aipatu azterlanaren arabera, gazteek informazio Interneten bilatzeko interesa ere partekatzen dute, batez ere, elikadura osasungarria, ariketa fisikoa edota buru osasunarekin harremana duten gaietan.

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle eta COMSA ikerketa taldeko buru den Carmen Peñafielek azaltzen duenez “gazteek ez diote erabatekoi fidagarritasuna ematen Interneten osasunarin buruz aurkitzen duten informazioari. Internet lehenengo informazioaren iturria da baina, inoiz, behin betikoa, ezta baliagarria ere, gerora espezialista bati kontsultatzen bazaio”.

Informazio eta Komunikazio Teknologia berriek irauli egin dute medikuntzarekin eta osasunarekin lotutako gaietara heltzeko modua. Azaldu den moduan, Internetek irtenbideak ematen ditu informazio beharrizanetarako eta, gainera, mediku profesionalei komunikazio eraginkorra ematea ahalbidetzen die. Hori dela eta, helburu nagusiaz gain, lan honek bestelakoak ere baditu, lotura zuzena dutenak: gazteentzat espainolez eta euskaraz dauden osasunari buruzko webgune nagusiak definitzea, webgune horien orientazioa eta hezitzaile gisa duten funtzioa aztertzea, gaixotasunak eta mendekotasunak saihesteko, Osasunaren Mundu Erakundearen zuzentarauen arabera; orobat, besteak beste, informazio digitalen kalitatea aztertzea.

Web fidagarriak
Egiaztatu da gazte eta nerabeentzako osasunari buruzko webgune gehienek bete egiten dutela beren funtsezko helburua: ohitura osasungarrien inguruko hezkuntza ematea eta mendekotasunak eta gaixotasunak prebenitzea. Aztertutako baliabide digitalen % 83k ondo betetzen dute hezkuntza faktorea” azaldu du Peñafielek. Eta, hautatuen artean, onenetako batzuk “erakundeen webguneak, gobernuaren mendekoak edo nazioartekoak dira(hala nola OME eta EB), eta sei, berriz, erakunde pribatuak”. Bestalde, gazteentzako osasunari buruzko informazioa duten webguneen lagin aleatorio batean ikusi zen webguneen % 25 ez zela gazteei begira prestatu, ez zuela webgunean nabigatzea uzten, hainbat hilabete igaroak zirela eguneratu gabe eta PDz beterik zeudela.

Egiazki, gazteek konfiantza handiagoa dute webgune ofizialetan (esaterako, Osakidetzarena eta Osasun Ministerioarena). Fidagarriak dira, batez ere, erakundeenak direlako. Pribatuekin, ordea, ez da beste horrenbeste gertatzen. Gazteak alertan jartzen dira edo mesfidati agertzen dira webgune horiek publizitate asko dutenean. Erabiltzaile gazteen ustez, “osasunari buruzko webgune idealak” oso praktikoa eta ikusgarria izan beharko luke, informazio eskuragarria eta fidagarria izan beharko luke, “interaktibitatea” egon beharko litzateke erabiltzaileen artean eta argi bereizi beharko lirateke “erabiltzaileen iritziak eta profesionalen kontseiluak”.

Internet da 21-24 urte bitarteko gazteen informazio iturri nagusia, baina nerabeek ez dute Internetera jotzen informazio iturri nagusi gisa: lehenengo gurasoak daude, eta ondoren medikuak.“Aintzat hartu behar da talde horrek plataforma ludikotzat duela Internet, eskolako lanetarako informazioa bilatzeko iturritzat; esaten dute gutxi fidatzen direla Internetekin” adierazi du UPV/EHUko ikertzaileak.

Artikulua: C Peñafiel, M Ronco, L Echegaray (2015): “Estudio de la comunicación científica en salud para jóvenes y valoración de la calidad de los recursos digitales”. Revista Latina de Comunicación Social, 70, 300-321. or.
http://www.revistalatinacs.org/070/paper/1048pv/18es.html

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.