Bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako indarkeria da ohikoena euskal gazteen artean

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, 2015. urtean EAEko 15 eta 29 urte bitarteko 1.045 emakumek salaketak jarri zituzten emakumeen aurkako indarkeria kasuengatik. Kasu gehienetan (%73,6) erasotzailea bikotekide edo bikotekide ohia izan zen.

Datua kezkagarria da benetan baina, hala ere, 2014an jasotako datuarekin alderatzen badugu, gazteen arteko emakumeen kontrako indarkeria kasuak jaitsi egin direla azpimarratu behar da. Horrela, 2014 eta 2015 urteen artean % 4,5eko murrizketa egon da bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako indarkeriaren salaketa kopuruan; sexu-askatasunaren aurkako indarkerian murrizketa handiagoa gertatu da (% 10,5). Ostera, familia barruan gertatutako indarkeriak, bikotea edo bikotekidea kenduta, gora egin du % 1,8.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.