Gazteen boluntariotza sustatzeko ekimena

Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) #IzanZuAldaketa lelopean gazteen boluntariotza sustatzea helburu duen kanpaina garatuko dute. Kanpainaren xedea Bizkaian bizi diren gazteen artean boluntariotza bultzatzea da eta, aldi berean, gazteek gizarte erakundeetan egiten duten lana ere balioetsi nahi da.

Abian jarri den kanpaina EGKaren barruan sortu zen Astialdi Foroa lantaldearen eskaera bati ematen dio erantzuna.

Kanpainaren aurkezpen ekitaldian, besteak beste, Foru Aldundiaren Bizkaiko Behatokiko zuzendari Maitane Leizaola eta EGK-ko presidente Maialen Olabe izan ziren. Bi erakundeek 168.000 euroko lankidetza hitzarmena sinatu dute egitasmo desberdinak garatu ahal izateko. Leizaolak azpimarratu duenez, “gazteek gizartearen esparru guztietan duten zeregina erakusten tematu behar gara, baina baita gazteek gizarteari ematen dioten balioa erakusten ere”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.