Euskal ia gazte guztiak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aldekoak dira

Maiatzaren 17an Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Izan ere, 1990. urteko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik ateratzea erabaki zuen. Azken hamarkadetan aurrerapauso handiak eman dira sexu- joera desberdinen inguruko tolerantzian, baina, oraindik, egoera ez da guztiz ideala. Euskadin, adibidez, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 3k homosexualitatea gaixotasun bat dela uste du. Zorionez,
% 92k kontrakoa pentsatzen du. Sexu bereko pertsonen ezkontzen inguruan galdetuta, gazte gehienak ados azaltzen dira (% 91) baita sexu-aldaketaren alde ere (% 86). Jarrera tolerantea duten gazteen kopurua hazi da azken urteetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.