Jostailu sexualak

Gero eta jostailu sexual gehiago daude eskura; hainbat motakoak eta gustu ezberdinak dituzten pertsonentzat. Jostailuen salmentaren igoerarekin batera horien kopurua, aldaera eta erabilera ere hazi da. Jostailu sexualak betidanik erabili izan diren arren, euren erabilera gero eta gehiago hedatu da, baina, oraindik, horren inguruan aurreiritzi asko existitzen dira. Horiek guztiak beldurrean, lotsan eta sexuaren inguruko ideia desegokietan oinarritzen dira.

Jostailuen erabileraren igoera tupper sex-aren eta jostailu sexualak saltzen duten denden hedapenean ikus dezakegu. Jostailu sexualak oso baliagarriak izan daitezke orgasmo hobea edukitzeko, bikotearekin erlazio hobea edukitzeko edota norberaren gorputza hobeto ulertzeko.

Jostailu sexualek erosotasun-gunetik irtetera behartzen gaituzte, berrikuntza eta zerbait berria probatzeak suposatzen baitu. Jostailuak anitzak dira, gizonentzako zein emakumeentzako. Batzuk bikotearekin erabiliak izateko egin dira eta, beste batzuk, aldiz bakarka erabiltzeko.

Jostailu sexualek norberaren plazera, irudimena eta sexu-nahia hobetzen dute. Gainera, eiakulazioa eta orgasmoa hobe dezakete. Beraz, horien erabileran onurak bakarrik aurkitzen ditugu, bai fisikoak bai psikologikoak. Izan ere, jostailu sexual asko oso erabilgarriak dira anorgasmia, sexuaren gogogabezia, isurketa goiztiarra edota bestelako arazoetan. Adibidez bibragailuak baginismorako tratamendu gisa edota dispareunia sahiesteko erabiltzen dira. Bola txinatarrak, berriz, baginako muskuluak indartzeko eta behe-pelbisa indartzeko sortu ziren.

Lohizune Loroño
Mi Psicólogo Getxo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.