Squirting

Film pornografikoak direla eta, sexuaren esparruan squirting modan jarri den hitza dugu. Ingelesetik datorren hitz horrek isuri edo jarioa adierazten du eta, jada suposatuko zenuten moduan, emakumezkoen eiakulazioaz hitz egiteko erabiltzen da. Film pornografikoetan gero eta gehiago azaltzen den fenomenoa da (hainbat kasutan, neurriz gainerakoak edo faltsuak) eta, ondorioz, gero eta gehiago dira horrelako eiakulazioak izan nahi dituzten emakumeak.

Emakumeok, gizonek bezala, prostata bat dugu eta, ondorioz, eiakulatzeko gai ere bagara. Hori kitzikatzen denean, bere tamaina handitu egiten da likido prostatikoarekin eta odolaz betetzen den ehun zutikorrean finkatzen da. Prostata eta inguruneko ehun zutikorra G Puntua izenarekin ezagutzen da. Nahiz eta emakumeok prostata izan, guztiok ezin dute eiakulatu. Emakumezkoen eiakulazioa baginaren sarreraren alde bietara dauden Skene izeneko guruinen baitan dago. Guruin horiek dira, hain zuzen ere, G Puntuan pilatzen den likido hori kanporatzen dutenak. Kanporatzen den likido edo jarioaren tamaina guruin horien tamainaren araberakoa izango da. Horregatik, hainbat emakumek ezin dute squirt edo jario moduan eiakulatu.
Dena den, horrelako esperientzia lortzeko zenbait aholku eman ahal dizkizuet. Lehenik eta behin, gustura gauden testuinguru bat prestatu behar dugu. Squirtinga lortzeko ezinbestekoa da klitorisean eta G Puntuan kitzikapen maila altua lortzea eta, horretarako, merkatuan diren lubrifikatzaileak lagun izan ahal dituzu. Gogoratu G Puntua baginaren sarreratik 3-5 zentimetrotara aurkitzen dela; testura zimurtsua du eta errazago ikus daiteke aldez aurretik klitorisa kitzikatu bada bere tamaina handiagoa izango baita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.