Erasmus+ diplomak Lanbide Heziketako 135 ikaslerentzat

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailburu María Solanak Lanbide Heziketako 135 nafar ikasleri euren Erasmus+ diploma eman die amaitu berri den ikasturtean Europako enpresetan egin dituzten egonaldiak direla eta. Egonaldiak, zikloaren arabera, hiru hilabetekoak, bi hilabetekoak edota bi astekoak izan dira. Solana sailburuarekin batera, Caja Ruraleko Harreman Instituzionaletarako zuzendari Ricardo Goñi ere diploma banaketa ekitaldian izan da. Izan ere, Caja Ruralek Lanbide Heziketako goi-mailako graduak burutzen dituzten ikasleentzako laguntza-lerro berezi bat eskaintzen du. Horrela, Erasmus+ programan parte hartzen duten aipatu trebakuntza ibilbideko ikasle bakoitzak Erasmus+ beka osatzeko 550 euro beregana dezake. Atzerrian egonaldiak egiteko aukera duten ikasleek euren gaitasun profesionalak hobetzeko aukera izaten dute eta, aldi berean, lan merkatuan barneratzeko aukera gehiago ere izaten dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.