Iaz egin zen inkesta baten arabera, EAEko hamar gaztetatik zazpi errefuxiatuei laguntza eskaintzearen aldekoak ziren

Ekainaren 20an Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Azken hilabeteetan errefuxiatuen gaiak zeresan handiak eman ditu eta gizartean gai horrekiko kezka ere zabaldu da. Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, euskal gazteriak errefuxiatuen gaiarekiko ardura maila handia azaltzen du. Horrela, aipatu datuek azaltzen dutenez, euskal gazteen % 67,8 errefuxiatuei laguntzak eta etxebizitza ematearen aldekoak agertzen da. Ondoko grafikan ikus daitekeen moduan, errefuxiatuekiko kezka handiagoa da emakume gazteen artean eta baita 15 eta 19 urte bitarteko gazteen artean ere.

Gai honen inguruan den iritzian eragin handien duten aldagaiak baloreekin eta ideologiarekin zerikusia dutenak lirateke. Horrela, boluntario lanak edota politikarekiko interesa azaltzen duten gazteek errefuxiatuekiko jarrera positiboagoa azaltzen dute.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here