Klitoria

Klitoria gauza ezezaguna da askorentzat; askok ez dakite zer den eta beste askok, berriz, ezer gutxi dakite horren inguruan. Adibidez, askok klitoriak txitxirio baten tamaina duela uste duten arren, bere tamaina zortzi zentimetro ingurukoa da eta hamairu zentimetrotara ere iritsi daiteke. Klitoria aluaren gainaldean eta alboetan dagoen atal zutikor bat da; zatirik handiena azalaren azpian ezkutuan dago, eta zati txiki-txiki bat, klitori glandea izenekoa, botoi itxurakoa, agerian dago aluaren gainaldean. Klitoriak zortzi mila nerbio-amaiera inguru ditu; ez da gure gorputzean hainbeste nerbio-amaiera dituen beste organorik. Zakilak, adibidez, 4.000-6.000 inguru ditu. Baginak, berriz, oso nerbio-amaiera gutxi ditu. Nerbio-amaiera asko izango balitu erditzea ia ezinezkoa izango litzateke!

Orain arte dakigunaren arabera, klitoriaren funtzio bakarra plazera ematea da. Ezaugarri hori ez dugu beste organoetan ikusiko. Zakilarekin gertatzen den moduan, emakumea sexualki bero dagoenean odol jario handia izaten da klitorian eta hau tente antzera jartzen da nabarmenagoa eginez. Egoera horretan klitoria kitzikatzen bada (masturbazioaren bidez edo koitoan), emakumeok orgasmora irits gaitezke.

Kontrako ideia osoa zabalduta bada ere, orgasmora iristeko emakumeok klitoriaren beharra dugu. Orgasmo baginala edo G Puntua bezalako ideiak mitoak besterik ez dira. Film pornografikoetan, adibidez, ideia hori azpimarratzen da. Gizon ahaltsuek, euren zakilaren tamainarekin soilik, emakumeei orgasmoak eragiteko gai dira. Jakin dezazuen ideia hori guztiz faltsua dela eta, klitoria kitzikatu gabe ezinezkoa dela orgasmo bat eragitea.

Bestalde, zakilarekin ez bezala, behin orgasmora iritsita klitoria erlaxatu gabe manten daiteke eta, ondorioz, orgasmo anitzak izateko aukera izan ohi da.

Lohizune Loroño
Mi Psicólogo Getxo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.