Gero eta biztanle gutxiago eta zaharragoak Euskal Herrian

Gaindegiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, epe motzean, Euskal Herriko biztanleria modu nabarmenean jaitsiko da. Izan ere, Euskal Herriak Europan den jaiotze-tasarik baxuenetako bat du eta, ondorioz, biztanleriaren batez besteko adina gero eta altuagoa da. Horrela, Europan batez besteko jaiotza-tasa % 10ekoa den bitartean, Euskal Herrikoa ez da % 9ra iristen.

Datuok arazo demografiko larria erakusten dute eta, aldi berean, baita ekonomikoa ere. Azken finean, biztanleriaren piramide alderantzikatua denean, egun dugun ongizate sistema (pentsioak, etab.) mantentzea oso zaila da. Gaindegiaren datuen arabera, 2030. urterako adin gutxikoen kopurua biztanleria osoaren % 17 besterik ez da izango. Txanponaren beste aldean, 65 urtetik gorako biztanleak % 21etik gora izango dira. Une honetan adin talde nagusia 30 eta 50 urte bitarteko herritarrek osatzen dute.

Gizartearen zahartze hori ez da Euskal Herriak soilik duen arazoa. Inguruko gizarte aurreratu guztiek antzeko erronkari aurre egin beharko diote. Gazteen ikuspegitik, etorkizunean, eta betiere lan merkatuan egun diren baldintzak mantentzen badira, lana aurkitzeko erraztasun handiagoak izango direla azpimarra daiteke. Hala ere, printzipioz jende gutxiago lanean izango denez, pentsioen sistema berean mantentzeko arazoak izan daitezke.

Iruzkin 1
  • Oso interesgarria eta, etorkizunera begira, kontuan izan beharreko datuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.