Azterlanaren emaitzak Nafarroan garatuko diren gazteria-esparruko politikak diseinatzeko erabiliko dira

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) orain arte Nafarroan burutu den gazte emantzipazioaren inguruko azterlana jarri du abian. Azterlana 14 eta 34 urte bitarteko 1.400 gazteri egindako inkestetan oinarrituko da eta, nagusiki, emantzipazioan zuzenean eragiten duten aldagaietan sakonduko du: hezkuntza, enplegua eta etxebizitza. Aipatu inkestekin lortuko diren emaitzek errealitatearen diagnostikotzat hartuko dira eta, horretan oinarrituta, gazteria-arloan garatu beharreko politikak diseinatuko dira.

Gainera, emantzipazioari dagokionez, eredu desberdinak aztertuko dira, hots, gazteak bakarrik joatea, bikotekidearekin egitea, etab. Emantzipazioaren batez besteko adina ere aztertu nahi den beste gakoetako bat da.

Emantzipatuta ez dauden gazteen kasuan, gurasoen etxean bizitzen jarraitzeko arrazoiak ezagutu nahi dira.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.