Desleialak betirako

Londreseko University College-k burutu eta Nature Neuroscience aldizkarian argitaratu den ikerketa baten arabera, bere bikotekidearekin desleial izan diren pertsonak bizitza osoan desleial izateko joera izango dute. Ikerketan parte hartu duen Neil Garrett-ek azaldu duenez, gizakion garunak lizunkerietara moldatzeko gaitasuna du, hots, gu geu gure gezurrak sinestera irits gaitezke eta, ondorioz, gezur horiek sinesgarritasun handiagoa izan ohi dute.

Zientzialari britainiarrek egiaztatu ahal izan dutenez, erantzun emozionalak neurona multzo zehatz batean prozesatzen eta gordetzen dira. Pertsona batek bere bikotekideari gezurra esaten badio aipatu neurona multzo horretan damu sentsazioa sortzeko joera izaten da. Gezurrak errepikatzen badira gure garuna ohitu egiten da eta damu sentsazio hori kontrolatzeko aukera gehiago daude.

Sarritan gizonek desleial izateko joera handiagoa dutela pentsatzen da. Hala ere, Estatu mailan egin zen azterlan baten arabera, errealitatean kontrakoa ematen da. Horrela, aipatu azterlanaren arabera emakumeen % 50 desleial izango lirateke eta gizonen kasuan, berriz, % 44. Journal of Couple and Relationship Therapy-k egin duen beste ikerketa baten arabera, ezkondutako emakumeen erdia, gutxi gora behera, desleiala da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.