Abian da aisiaren bidez nerabeak zientziara hurbildu nahi dituen Bizilabe Bilbao zentroa

Abian da Euskadin gazteentzat abian jarritako ikerketa eta aisia adimenduneko lehenengo zentroa. Bere izena Bizilabe Bilbao da eta Bilboko Udalaren eta Elhuyarren arteko akordioaren emaitza da. Bizilabe Bilbao DBHko eta Batxilergoko ikasleak nahiz 12 eta 17 urte bitarteko gazteak ikerkuntza, zientzia eta teknologiaren mundura erakartzeko asmoarekin jaio da. Hori lortzeko, ikerketarako tailer erakargarriak eta aisia-jarduerak uztartuko ditu.

Bizilabe Bilbao zentroak 200 koadro baino gehiago izango ditu eta, bilbotar gazteen eskariaren arabera moldatuta, gazteek zientziarekin nahiz teknologia berriekin ikasi, esperimentatu eta ondo pasa dezaketen gazte-topagune bilakatu nahi du.

Bizilabe sareko lehenengo zentro honek 12 eta 14 zein 15 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratu eta diseinatutako tailerrak abian jarri ditu. Bertan, zenbait ikerlari eta aditu gidari moduan arituko dira, betiere Elhuyarren STEM hezkuntza-ereduari eutsita, hau da, “gazteen zientzia-bizipenak eta komunitatea” leloa oinarri erabilita, abentura eta esperimentuen bidez.

Gazteenentzat hainbat jarduera egingo dira, besteak beste, musikako tekno-laborategia edo, litxarrerien ehundura, kolore, zapore eta usainak sortuta nahiz eraldatuta, kimikarekin esperimentatzeko tailerrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.