Azkeneko urteetan telefono adimendunengatik gehiago ordaintzeko joera nagusitzen ari da

Kantar enpresak egin duen ikerketa baten arabera, 2017. urteko lehen hiru hiruhilekoetan estatuko kontsumitzaileek, batez beste, 228 euro ordaintzen dute euren telefono adimendunengatik. Gama altuko telefonoetan prezioek gora egin badute ere, espainiar kontsumitzaileen % 39,2k 100 eta 200 euro inguru inbertitzen ditu horrelako gailuetan.
Aurreko urteko datuarekin alderatuta, aurten espainiarrek 28 euro gehiago gastatu dituztela azpimarratu behar da. Izan ere, salmentetan gehien hazi den segmentua 400 eta 500 euro arteko telefonoena izan da. 500 euro baino gehiago gastatzen duten kontsumitzaileak % 9ra mugatzen dira. Horien barruan, iPhone telefonoren bat erosi dutenak aurkituko lirateke. Izan ere, Espainian diren sakelako telefono guztien % 8,4 marka horretakoak dira.

Salmentetan nagusi diren konpainiak, berriz, honako hauek dira: Samsung, Huawei eta BQ. Azpimarratzekoa da Xiaomi konpainia txinatarrak lortu dituen salmenta kopuruak: Europan saldu dituzten 1,4 milioi gailuetatik 2/3 estatuan saldu dituzte.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here