Euskararen Nazioarteko eguna dela eta Nafarroako Gobernuak aipatu jardunaldia antolatu du ikasleei euskarazko teknologia berrien eskaintza ezagutzera emateko

Pasa den abenduaren 1ean, Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta Nafarroako Gobernuak antolatu zituen ekitaldien artean, kultura digitalari buruzko “Euskara Sarera” jardunaldia ospatu zen Baluarten. “Euskara Sarera” euskararen erabilera informazioaren teknologia berrietan sustatu eta horren bidez Euskal kultura digitala supertzea helburu duen egitasmoa da. Izan ere, aipatu teknologiak gure egunerokotasunean txertatu dira eta, gazte eta nerabeen kasuan, are gehiago. Ondorioz, Gobernuak ezinbestekotzat jotzen du gazteei arlo honetan euskaraz erabilgarri dauden tresnen berri helaraztea, horietako askok euskaraz erabilgarri dauden tresnen berri ez dutelako.

Guztira, 14 eta 18 urte bitarteko 470 ikasle bildu ziren Baluarten. Hiru taldetan banaturik Paz de Ziganda ikastola eta Mendillorriko, Donapeako, Biurdanako institutuetako ikasleek zein Askatasuna BHIko ikasleek sarean euskaraz erabilgarri dauden hainbat tresna ezagutzeko aukera izan zuten. Jardunaldia hiru areto ezberdinetan garatu zen. Info izeneko aretoan, adibidez, ikasleek lehen hitza euskaraz ekimenaren baitan Interneteko nabigatzailea zein mugikorra euskaraz konfiguratzeko pausoak ezagutu zituzten. Gainera, sarean pribatutasuna nola zaindu zein euskarazko Wikipedia edota ahotsak.eus egitasmoa eman zitzaien ezagutzera. Bigarren aretoan, Ikas aretoan, hain zuzen ere, Dj Makalaren eskutik musika sortu, nahastu eta zabaltzeko euskarazko appak zein ikus-entzunezkoak sortu eta bideo-mappingak sortzeko tresnak ezagutu zituzten. Azkenik LAB aretoan, 3D inprimagailuak, errealitate birtuala zein Gazte Gara Gazte grabaketa-txokoan parte hartu zuten gazteek.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.