Kontuz partekatzen dituzun irudiekin

Sexting-a gero eta zabalduagoa den praktika dugu. Hainbat ikerketen arabera, pertsona helduen % 50 inguruk sexting-a praktikatzen du eta 18 eta 24 urte bitarteko gazteen artean, kopuru hori % 70eraino igotzen da. Baina sakon dezagun izaera sexuala duten irudiak partekatzeak dituen ondorioetan.

Printzipioz, sextinga praktika osasungarria izan daiteke bikote-harremanari nolabaiteko bultzada eman diezaiokelako. Eduki horien hartu-emana bikotekidetara mugatzen den bitartean sextingak ez du zertan arazorik eman behar. Arazoak, aipatu edukiak beste hartzaileetara zabaltzen direnean has daitezke eta hori, nahita edo nahi gabe jazo daiteke. Adibidez, bidalitako irudi horiek gure bikotekidearen telefonoan gordeta gera daitezke, baina, harremana eten egiten bada? Nola erantzungo du gure bikotekide ohiak?

Sarritan, ez gara puntu horretaraino iritsi behar. Gure bikotekideak bere sakelako telefonoa galduko balu? Edo bere gailua hackeatzen badiote? Duela gutxi, zenbait pertsona ospetsuei halako pasatu zitzaienaren berri izan genuen.

Konponbide zaila duen arazoaren aurrean gaude, beraz. Bikotekidearen irudi beroak jasotzea kitzikagarria da guztiz baina, ostera, praktika horren atzean diren arriskuak oso handiak izan daitezke. Nire gomendioa, halakorik egin nahi izanez gero, zuen aurpegia ez azaltzea izango litzateke. Modu horretan, neurri batean bada behintzat, etorkizunean sor daitezkeen arazoak ekidin ditzakezue.

Lohizune Loroño
Mi Psicólogo Getxo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.