Odol talderik arraroena da; mundu osoan bakarrik 45 pertsona inguruk dute odol hori eta, horregatik, urrezko odola izenarekin ezagutzen da

Ikastolan odol taldei buruz ikasi duguna nahikoa xamurra da: lau talde (A, B, AB eta 0) eta bi Rh multzo (+ eta ). Hortik, zortzi odol mota ateratzen genituen: A+, A-, B+… eta bakoitzaren ezaugarriak aztertzen genituen. Baina gai horrek askoz gehiagorako ematen du. Gure odolean oxigenoa garraiatzen duten zelulak daude (globulu gorriak edo eritrozitoak) eta horiek antigenoz inguratuta daude. Antigeno horiek etiketa antzekoak dira eta horiei esker antigorputzek badakite ez dituztela zelula horiek erasotu behar. Globulu zuriak antigeno hauetara itsasi egiten dira infekzioen aurkako babesa emateko. 342 antigeno mota desberdin daude. Horietatik 160 ia pertsona guztien Globulu gorrietan azaltzen dira eta, ondorioz, antigeno horiek ez dituzten pertsonen kasuan odol mota arraro bat dutela esan ohi da.

Antigenoak gure gurasoen genen arabera zehazten dira eta ohikoenak A eta B dira. Bada hain ugaria ez den 0 antigenoa eta ondoren Rhesus D izeneko antigenoa, Rh faktorea zehazten duena. D antigenoa duen odola Rh+ da eta ez duena, berriz, Rh-.

Sistema honek odol taldeak sinplifikatzen dituen arren, ofizialki 35 odol mota daude. Horietatik guztietatik, bada oso arraroa den bat. Odol mota horrek ez du rh-rik (ingelesez rhnull izenarekin ezagutzen da) eta estatistiken arabera, mundu osoan 45 pertsona inguruk bakarrik dute odol mota hori. Horregatik, urrezko odola izenarekin ere ezagutzen da. Gainera, horietatik, bakarrik bederatzi izan daitezke odol-emaile. Imagina dezakezuen bezala, pertsona horien ‘balioa’ oso altua da odol mota hori duten beste pertsonentzat ezinbestekoak direlako odol beharren bat dutenean. Hala ere, odol mota horren nazioarteko emateak oso mugatuta daude eta odola herrialde batetik bestera garraiatzea amesgaizto ere bilaka daiteke.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.