Bilboko Udalak gazteak gizalegeaz sentsibilizatzeko kanpaina jarri du abian

Bilboko Udalak jada 2016ko azaroan abian jarri zuen “Bilbo zure etxea da” kanpainaren bertsio berria jarri du martxan. Garbiketa eta espazio publikoaren erabileraren arloetan elkarbizitza orerako jokaerak eta besteekiko errespetua sustatzea da kanpaina berriaren xedea. Izan ere, gazteon gaueko aisialdiak hainbat arazo sortzen ditu hirian (zaborra, zarata…) eta horiek ekiditeko aisialdiaren eta atsedena hartzeko eskubidearen arteko oreka lortu nahi da.

Kanpainak modu dibertigarrian eragin nahi du gazteengan eta, horretarako, zenbait euskarri fisiko erabiliko dira: hiri-altzariak, 1.500 edukiontzi inguru eta ostalaritzako establezimenduetako paperontziak. Gainera, herritarrak inplikatzeko gizalegeari buruzko “gaueko test” bat argitaratu da. Testeko galderei zuzen erantzuten dieten pertsonen artean datorren uztaileko Bilbao BBK Live jaialdirako sarrera biren zozketa egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.