Gure abestirik gustukoenak nerabetasunean entzuten ditugun horiek dira

Seth Stephens-Davidowitz izeneko ekonomistak, Spotifyk eskainitako datuetan oinarrituta, adinak zein neurritan eragiten duen entzuten dugun musikan aztertu du. Azterketa horren arabera, gure abestirik gustukoenak 13-14 urterekin entzuten diren horiek lirateke eta gure gustu musikala, berriz, nerabetasunean eraikiko litzateke, 11 eta 16 urte bitartean, hain zuzen ere.

Stephen-Davidovitzen azterketak, gainera, neska eta mutilen artean ematen diren aldeak ere bereizten ditu. Horrela, neskek gustukoen dituzten abestiak 13 urterekin finkatuko lirateke eta mutilenak, berriz, 14 urterekin. Gustu musikalak, berriz, lehenago finkatzen dira nesken artean mutilen artean baino, 11-14 urterekin eta 13-16 urterekin, hurrenez hurren. Datu horiek guztiek bat egingo lukete pubertaroaren amaierarekin; epe hori, normalean, lehenago ematen da nesken artean.

Bildutako datu horien arabera, nerabetasunean entzuten genuen musika heldutasunean ere entzuten jarraitzen dugu, nolabait ere, abesti horiek une zoriontsuak birgogoratzeko balio omen digutelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.