"Zu eta zure proiektua" izena duen gida Nafarroako gazteek euren egitasmoak garatzen lagunduko dizkieten tresnak aurkituko dituzte

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NGKI) enpresa esparrutik kanpo ere euren egitasmoak garatzen laguntzeko gida bat prestatu du.”Zu eta zure proiektua” lelopean aurkeztuko den gidan bi ibilbide aurkezten dira: “Zu” eta “Zure proiektua”. Ibilbide bakoitzean bost urrats bereizten dira: “ideia”, “bereizten zaituena”, “aldeko eta kontrako aldeak”, “komunikatzen” eta “erakutsi beharrekoa”.

Gidak ekintzailetza bizitzaren esparru guztietan aplika daitekeela defendatzen da, ez bakarrik enpresa esparruan. Horrela, gazteek izan dezaketen edozein ideia errealitate bihurtzeko zein pausu jarraitu beharko dituzten zehazten da. Horretarako, ezinbestekoa da norberaren gaitasunak identifikatzea eta horiek praktikan jartzea. Zentzu horretan, gidak gaitasunetan oinarritutako curriculumak sortzeko laguntza eskaintzen du: “zer dakizu”, “zer dakizu egiten”, “zer zara”.

Momentuz gida bakarrik gaztelaniaz dago eskuragarri, baina laster euskaraz ere izango da.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.