Hil honetan hil den Stephen Hawkingek unibertsoak mugarik ez duela ziurtatu zuen

Hil aurretik eskaini zuen azken elkarrizketetako batean, Stephen Hawkingek fisikariek erantzun ezin duten galdera baten erantzuna zuela ziurtatu zuen. Duela ia 14 mila milioi urte, unibertsoan den materia guztia puntu bakar batean konprimatuta zegoen. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, puntu hori hedatzen hasi zen eta, modu horretan, unibertsoa eratzen hasi zen. Une hori Big Bang izenarekin ezagutzen da. Hedapen hori gaur egun mantentzen da eta zientzialariek diotenez, gero eta azkarragoa da.

Baina, zer zegoen Big Bang aurretik? Stephen Hawkingek Neil deGrasse-Tyson fisikariak gidatzen duen StarTalk telebista saioan azaldu zuenez, denbora Big Bangekin batera sortu zenez, zentzugabekeria litzateke aurretik zer zegoen galdetzea. Beraz, Big Bang aurretik ez zegoen ezer. Hawkingek oso modu grafikoan azaldu zuen: Hego Poloan bazaude ezin duzu hegoalderuntz jo. Gainera, unibertsoak mugarik ez duela baieztatu zuen.

Hori azaltzeko, Hawking “mugarik gabeko proposamena” izeneko teorian eta denboraren gezian oinarritzen da (azken horren berri eman genuen aurtengo urtarrileko Gazteberrin). Big Bang aurreko puntu hori, singularitatea bezala ezagutzen da. Bertan, egun ezagutzen diren fisikaren legeak ez lukete egun ezagutzen ditugun moduan funtzionatuko, denboraren geziak izan ezik. Fisikari britaniarraren ustez, unibertsoaren eboluzioak ez du zerikusirik aurretik zegoenarekin.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.