Noiz hasten dira gazteak pornoa ikusten?

Internetek gustuko ditugun edukiak ikusteko aukera ematen digu. Printzipioz, askatasun osoa dugu edozein eduki ikusteko, baina horrek ez du esan nahi eduki horiek guztiak egokiak direnik. Estatu Batuetan egin den ikerketa baten arabera ia adingabe guztiek eduki pornografikoak ikusi dituzte noizbait. Ikerketa horren arabera, batez beste, lehen eduki pornografikoak 12 urterekin ikusten dira. Garrantzitsua da azpimarratzea adin hori batez bestekoa dela, horrek adierazten baitu adin txikiagoko gazteek ere horrelako edukiak ikusi dituztela.

Ikerketak azaltzen duenez, nerabeek gailu eramangarriak erabiltzen ohi dituzte eduki pornografikoak ikusteko. Hainbat kasutan, lagun baten bidez edo ustekabean iristen dira horrelako edukiak dituzten orrialdeetara. Adituen ustez, eduki pornografikoen kontsumo goiztiarrak oso eragin kaltegarriak izan ditzake gazteengan. Aipatzen diren arazoen artean, adibidez, menpekotasunarena azpimarratzen da. Menpekotasun horrek hainbat arazo sor ditzake gazteen bizitza sexualean, nagusiki, bizitza errealean eduki pornografikoetan ikusitakoa errepikatzeko arazoak izan ditzaketelako.

Adituek azpimarratzen dutenez pornografiaren kontsumo goiztiarrak misoginia izateko aukerak handitzen ditu

Hainbat gazteren kasuan kontsumoa pasiboa izatetik aktiboa izatera pasa daiteke. Aipatu ikerketaren arabera, gero eta gehiago dira izaera sexuala edo pornografikoa duten edukiak partekatzen dituzten nerabeak: 16 urteko nerabeen % 20k eta 17 urteko nerabeen % 30ak sextinga praktikatu omen dute noizbait.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.