Gazteok gehiegi kutsatzen dugu

Rastreatorrek egin duen IV Estudio de Comparación Online hacia el Ahorro Inteligente txostenaren arabera, 25 eta 35 urte bitarteko gazteak dira CO2 emisio gehien egiten dituztenak. Aipatu txostenaren arabera, batez beste, espainiar bakoitzak bost tona CO2 sortzen ditu urtero, baina aipatu adin tarteko gazteek 18 tona inguru sortzen dituzte. Kopuru horretatik zazpi tona baino gehiago gazteek egiten dituzten bidaien ondorio dira: hegaldiak (3,16 tona), kotxe partikularra (2,96 tona), motorra (0,99 tona) eta garraiobide publikoak (0,13 tona). Gazteek egiten dituzten bestelako jarduera kutsagarrien artean honako hauek azpimarra daitezke: gailu teknologikoen erabilera, elikagaiak, arropa, botikak eta aisia.
25 eta 35 urte bitarteko gazteak gehien kutsatzen dutenak badira, gutxien kutsatzen duen adin-tartea 18 eta 25 urte bitartekoa da, hots, Millenials izenarekin ezagutzen diren horiek. Kasu horretan emisio gehienak gailu elektronikoen erabileratik eratorriak dira, baina gaitasun ekonomiko urriagoa dutenez, ez dute bidaiatzeko aukera handirik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.