Gazteen ikerketa proiektuak lehen sektorean

Eusko Jaurlaritzak lehen sektorearekin harremana duten ikerketa proiektuak sustatzeko 19 beka finantzatuko ditu. Beka horien bidez gazteak erakarri nahi dira lehen sektorera eta, bide batez, sektore hori modernoagoa eta lehiakorragoa bilakatu. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak lehen sektorea sektore estrategikotzat jotzen du. Zehazki, aurten Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Programako gazteentzako bekak (doktoretza aurrekoak) eta nekazaritza eta arrantzaren sektoreko eta elikagaien sektoreko ingurune zientifiko-teknologikoan eta enpresakoan Teknologoen Prestakuntzarako Programako bekak iragarri dira. Laguntza horiek 1,3 milioi euroko aurrekontua dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.