NGKIk Gazteriako Parte-hartze bidezko Aurrekontuetako proposamen irabazleak aukeratu ditu

Nafarroako Kirolaren eta eta Gazteriaren Institutuak (NGKI) ezagutzera eman ditu Parte-hartze bidezko Aurrekontuetan babes handien lortu duten egitasmoak. Bozkatzeko epea apirilaren 16tik 30era bitartean izan zen zabalik, eta guztira, baliozkotutako 469 boto jaso dira. Aurkeztu diren egitasmoetatik, boto gehien lortu duena “Autoenpleguaren sustapenerako azterlana gazteei zuzendurik” izenekoa izan da. Egitasmo horrek 195 boto lortu ditu eta bere xedea Iruñeako eta Iruñerriko nafar gazteriak auto-enpleguaren aukera ia ez hautatzearen faktoreak aztertzea eta ulertzea da. Egitasmoa aurkeztu duten gazteen aburuz, lan autonomoa laguntzeko hartu diren azken neurriekin, hori ez da espero zen bezainbeste igo gazteen artean.

Bigarren postuan “Sormenezko topaketak Sadar ibaia ezagutu eta hobetzeko” lelopean aurkeztutako proiektua geratu da 136 botoekin. Kasu honetan, egitasmoaren xedea da Sadar Ibaia ezagutzera ematea eta biztanle gazteak eta unibertsitateko komunitatea haien campusetatik doan ibaiaren zainketan eta zabalpenean konprometitzea.

Azkenik, hirugarren postuan (98 boto) “Infoday kirol elektronikoak. Zer dira eta zergatik hasi beharko genuke ezagutzen?” izeneko proiektua geratu da. Saritutako azken egitasmo horren xedea Nafarroako gazteak “e-Sports” izenarekin ezagutzen diren jokoetan trebatzea eta heztea da.

Datozen hilabeteetan NGKIk aipatu hiru egitasmo horiek garatzeari ekingo dio. Horretarako, egitasmoak aurkeztu dituzten gazteekin arituko dira elkarlanean. Horretarako, talde eragile bat eratuko da gazteekin eta NGKIko teknikariekin osatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.