Hego Euskal Herriko hiriburuek bat egin dute Euskaraldiarekin

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako alkateek bat egin dute datorren azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte ospatuko den “Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz” ekimenarekin. Iparraldeko hiriburuek ere (Baiona, Donibane Garazi eta Maule) bat egin dute Euskaraldiarekin. Ezaguna den bezala, ekimen horren xedea da hizkuntza-ohituretan eragitea euskararen erabilera eta hiztunen aktibazioa bultzatzeko. Horrela, hamaika egunez euskara era aktiboagoan erabiltzera animatu nahi da jendea, etorkizunean ere hala jarrai dezaten. Euskaraldia azken urteotan hainbat herritan izandako aktibazio-esperientzia arrakastatsuetan oinarritzen da.

Donostiako Miramar Jauregian egin den ekitaldian, Juan Mari Aburtok, Eneko Goiak, Gorka Urtaranek eta Joseba Asironek azpimarratu dute Euskaraldia lagungarria izango dela hiriburuek erabilera sustatzeko eta hiztunak aktibatzeko egiten duten lana irmotzeko.

Euskaraldia abian jartzeko bost hilabete baino zertxobait gehiago falta den arren, jada 350 udalerri baino gehiagok egin dute bat Euskaraldiarekin.

Donostiako agerraldian, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaran, Euskaltzaleen Topaguneko presidente Elena Laka eta Euskaraldiko koordinatzaile Arrate Illaro ere izan dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.