Salto! izena eman udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuetan

Ekainaren 27tik uztailaren 3ra bitartean 50 lagunek Tolosatik eta Etxarri Aranaztik Leitzaraino doan ibilbidea egingo dute bi zutabetan banatuta

Martxoaren 31ra bitartean zabalik izango da UEMAk antolatzen dituen gazte topaketa ibiltarian izena emateko epea. Aurtengo edizioan bi zutabe izango dira. Bata Tolosatik atera eta Leitzaraino joango da. Besteak helmuga bera izango du, baina Etxarri Aranazetik abiatuta. Guztira 50 bat lagunek parte hartuko dute, aurreko edizioan parte hartu zutenen bikoitza, eta laugarren egunean bat egingo dute Leitzan.

Salto! topaketen xedea da udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea.

Topaketetarako, begiraleak eta sukaldariak ere behar dira, eta horiek hautatzeko prozedura ere abiarazi du UEMAk. Topaketetan begirale edo sukaldari izan nahi dutenek ere martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dute curriculuma. Hautaketa amaitu ondoren, apirilaren 15erako jakinaraziko zaie erabakia hautatuei.

Etapak
  • Ekainak 27: Tolosa-Alkiza | Etxarri Aranaz-Larraun
  • Ekainak 28: Alkiza-Leaburu | Larraun-Larraun
  • Ekainak 29: Leaburu-Berastegi | Larraun-Basaburua
  • Ekainak30: Berastegi-Leitza | Basaburua-Leitza