Nire aita nire osaba da

 

Emakumeak 72 urte ditu eta Pearl Carter du izena. Gizonak, berriz, 26 urte ditu eta bere izena Phil Bailey da. Biak Indianan bizi dira (EE.BB), elkar maite dute eta seme-alabak izan nahi dituzte. Horrela azalduta gazte batekin maiteminduta emakume heldu baten istorioa besterik ez litzateke izango, baina afera askoz ere konplexuagoa da, izan ere, bien artean ahaidetasun lotura baitago: Pearl Philen amona da!
Biak ala biak seme-alabak ‘elkarrekin’ izatearen ideia azken eremuraino eraman dute. Roxanne izeneko alokairuzko ama kontratatu dute 20.000 dolarren truke.
Sinestezina
Hemezortzi urte zituenean Pearl haurdun geratu zen. Ezkonduta ez zegoenez, bere familiak ez zuen haurra inolaz ere onartu nahi eta horregatik izan zuen alaba adopzioan eman zuen. Beranduago, ezkondu eta familia bat osatzea lortu zuen, baina bere lehen alaba ezin ahaztu eta hamabost urte eman zituen honen bila.
1983an, Pearlek adopzioan emandako alaba zen Lynettek seme bat izan zuen, Phil izenekoa. Philek hemezortzi urte bete zituenean, Lynettek adoptatua izan zel aitortu zion. Handik gutzira Lynette minbiziak jota hil egin zen eta Phil bere familia biologikoa zena bilatzen hasi zen. Azkenean, 2006. urtean, bere amona biologikoa aurkitzea lortu zuen.
Amonak adierazi duenez “ikusi nuen lehen momentutik amona eta bilobaren arteko ohiko harremana izango ez genuela jakin nuen. Hainbat urte ondoren irrika sexuala nabaritu nuen”. Biloba ildo berean mintzatu da: “Han bertan muxukatu nahi nuen. Nire sentimenduak izugarriak ziren”. Amonak bere logelara eraman eta biloba muxukatu zuen, honek inolako erresistentziarik jartzen ez zuelarik. Orain elkarrekin bizi dira eta ez dutela ezertaz lotsatu beharrik adierazten dute. “Elkar maite dugu eta laister gure seme-alaba izango dugu” adierazi dute.
Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.