Karaktere mugarik gabe Twitter-en?

Twitter Artikuluak izeneko funtzio bat prestatzen ari omen da. Formatu horri esker erabiltzaileek artikuluak eta luzera handiko mezuak idazteko aukera izango lukete, hots, egun den 280 karaktereko mugarik gabe.

Urtarrilaren erdialdean filtratu zenez, gainera, hurrengo eguneraketatik aurrera isilduta edo blokeatuta diren erabiltzaileak ez dira bilatzailean edo alboko barran agertuko.

Twitterrek 350 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu une honetan.