Artea eta Giza Eskubideak

Martxoaren 28ra arte zabalik izango da Donostiako Haur eta Gazteen Artea eta Giza Eskubideak ekitaldiko publikoaren saria erabakitzeko online botazioa

Aurten Donostiako Haur eta Gazteen Artea eta Giza Eskubideak ekitaldiaren XVIII. edizioa ospatzen da. Egitasmoaren xedea da haur eta gazteek elkartasuna, desberdinerarekiko errespetua eta lankidetza bultzatzen dituzten baloreen eta jarreren inguruko hausnarketa sustatzea. Horretarako, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek beren margolanak aurkeztu behar dituzte. Lehiaketa lau kategoriatan banatuta dago: 6-8 urte, 9-12 urte, 13-15 urte eta 16-18 urte.

Epaimahaiak jada aurtengo edizioan aurkeztu diren lanen artean finalera pasatu diren horiek aukeratu ditu. Guztira 2.000 parte-hartzaile baino gehiago izan dira eta, guztira, 1.400 lan inguru aurkeztu dira. Aurtengo ediziorako gaia ingurumena izan da: ingurumen egoki batez gozatzeko eskubidea eta hori zaintzeko beharra.

Parte-hartzaileek gaia landu duten moduak askotariko alderdiak bildu ditu, gaur egun bizi dugun egoerari buruz ez ezik, eskubide hori ez izateak dakartzan ondorio latzei buruz ere hausnartu dute.

Publikoaren saria erabakitzeko botazioa jada zabalik da. Kategoria bakoitzean irabazlea erabakitzeko zuen botoa eman dezakezue Donostiako Udalaren web gunean.