Facebooken aurki daitekeen argazkirik politena

Sei seme alaba eta solda bakarra. McGheetarrak bere seme alabekin egindako argazki bat jarri zuten Facebooken eta horri esker jada ez dituzte bere familia hazteko arazo ekonomiko gehiago izango. Senarra zein emaztea familia txiroetatik datoz, eta hemezortzi urte zituztela ezkondu ziren familia bat sortzeko asmoz. Baina seme-alabak ez ziren iristen eta ondorioz ugalkortasun tratamendu bat hartu zuten. Mia, emaztea, haurdun geratzea lortu zuen baina barruan zeramatzan bikiak hil ziren. Etsi beharrean, famila sortzen saiatzen jarraitu zuten eta berriz ere haurdun geratzea lortu zuen: 6 seme-alaba batera. Helburua lortu zuten baina era beran, arazo batekin topatu ziren; soldata bakarra sei aho berri elikatzeko. Orain, Facebooken jarritako argazkiari esker hainbat dirulaguntza jaso dituzte; Oprah Winfreyk, adibidez, 250.000 dolar eman dizkie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.