OFF Lokal, ezohiko antzerkirako laguntzak

Maiatzaren 2ra arte beren egitasmoak aurkeztu ahal izango dituzte beren egoitza fiskala Araban dituzten talde profesional eta erdi-profesionalek.

Gasteizko Udal Antzoki Sareak martxan jarri du OFF Lokal programaren deialdi berri bat. Deialdia gune ez konbentzionaletan aritzen diren tokiko sortzaileei zuzentzen zaie. Hortaz, diruz lagunduko dira arte eszenikoetarako, tamainagatik edo edukieragatik, ezohikoak diren agertokietan partekatuak izateko sortuak diren tokiko sortzaileen antzezlan laburrak.

Deialdia jada zabalik da eta datorren maiatzaren 2an itxiko da. Beren egitasmoak aurkeztu ahal izango dituzten beren egoitza fiskala Araban dituzten talde profesional eta erdi-profesionalek.

Aurkezten diren proposamen guztien artean sei aukeratuko dira. Horiek Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren XLVII. edizioan parte hartzeko aukera izango dute.

Deialdira aurkezten diren lanek 15-20 minutuko iraupena izan beharko dute eta edukiera txikia (15-30 ikusle) duten espazioetan antzeztuak izateko diseinatuta egin beharko dute. Edizio honetan esku hartzeko gunea Gasteizko hirigune historikoa izango da. Deialdira aurkezten diren konpainiek proposatuko dituzte espazio eszenikoak.

Hautatutako obra bakoitzak 3.500,00 euro jasoko du.