Iruña Stock 2022: bilatu zure aukerak

Iruñeko Udalak eta merkatarien elkarteek deskontu-kanpaina bat jarri dute martxan hiriko merkataritza dinamizatzeko

Martxoaren 3tik 5era bitartean Iruñeko biztanleek hainbat deskontu lortzeko aukera izango dute. Izan ere, hiru egun horietan ‘Iruña Stock’ ekimena burutuko da eta bertan 100 establezimendu inguruk parte hartuko dute. Aipatu ekimenaren xedea da hiriko merkataritza dinamizatzea eta horretarako, deskontu interesgarriak eskainiko dira.

Kanpainan parte hartzen duten establezimenduek ‘Iruña Stock 2022’ kartelarekin identifikatuko dira. Hortaz, kartel hori duten establezimenduek hiru egun horien zehar deskontu bereziak eskainiko dizkiete beren bezeroei.

Guztira, Iruñeko 9 merkataritza-eremutako negozioek parte hartuko dute ekimen honetan: Zabalgune, Alde Zahar, Iturrama, Arrotxapea, Sanduzelai, Donibane-Ermitagaña-Mendebaldea, Martín Azpilicueta, Mendillorri eta Txantrea. Kanpainan parte hartuko duten establezimenduak sektore ezberdinetakoak dira.

Kanpaina horren helburua hiriko eta hurbileko merkataritza sustatzea da, deskontu bereziak jaso nahi dituzten herritarrei aukera emanez, azoka handi batera joan behar izan gabe, deskontu horiez gozatzeko. Formatuak hiriko kaleak berak eta auzoak herritar guztiendako eskuragarriak diren deskontuen erakusleiho bihurtuko ditu. Era berean, merkatariek egun jakin batzuetan deskontu bateratuak eskaintzeko indarra balia dezakete, beren establezimendua eta produktuak ezagutarazteko, bai eta arreta emateko modua ere, pertsonalizatua eta espezializatua, hurbileko establezimenduen nortasun-ikur den aldetik.