Zaborraren inguruko erakusketa Estokolmoko museo batean

Estokolmon den Nordiska Museet-en zaborraren inguruko erakusketa bat ireki berri dute. Erakusketaren arduradunen ustetan, zaborrak ere istorio bat kontatzen du. Museoko zuzendaria den Christina Matssonek adierazi duenez “Etnologoak gara eta jendearen bizimoduaren inguruan interesatzen gara. Horregatik, guretzat interesgarria da ere jendeak zaborraren aurrean nola jarduten duen ikustea”. Erakusketan aurreko mendeetako produktuak daude ikusgai. Ikus daitekeenaren arabera, produktu bera erabilpen desberdinetarako erabiltzen zen, eta ondorioz, askoz ere zabor gutxiago ekoizten zen. Jada XX. mendean, batez ere 1.920 eta 1.980 urteen bitartean, zaborraren mailarik gorenera iritsi ginen eta hori dela eta, mugimendu ekologistek indarra hartu zuten. Suediar batek, bataz beste, urtean  500kg zabor sortzen du, estatubatuar batek baino hiru aldiz gutxiago. Honen aurrean, museoak honelako galdera planteatzen du: zer da zaborra? Zergatik batentzat zaborra dena bestearentzat ez?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.