Krokodilo bat etxeko egongelan

Brasilgo iparraldean den Parauapebas herrian bizi den emakume batek bere biziko sustoa hartu zuen bere hiru urteko semea etxeko egongelan krokodilo bat ferekatzen ikusi zuenean. Antza denez, eskualdean izandako uholdeak direla eta krokodiloa etxebizitza gune horretara bultzatua izan zen. Dena den, eskualde honetan ohikoa izaten da sugeak eta bestelako animaliak etxeetan aurkitzea herriak oihanatik gertu eraikita baitaude.Eskualdeko suhiltzaileen bozeramalea den Luiz Claudio Fariasek adierazi duen bezala, emakumea etxea garbitzen ari zen uholdeen ondorioz dena lokatzez beteta baitzegoen. Egongelara sartzean, bere semea sofaren atzekaldean animalia bat ferekatzen ari zela ikusi zuen. Bere sorpresarako, animalia ia bi metroko krokodilo bat zen. Zorionez, krokodiloa ez zen gose eta horri esker ez zuen haurra erasotu azaldu zuen Fariasek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.