Festibas banden jaialdia Basaurin

Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek martxoaren 31ra arte dute izena emateko aukera.

ZirtZart Basaurik antolatzen duen Festibas banden festibalak bere zortzigarren edizioa ospatuko du datorren maiatzaren 21ean. Jaialdiak aukera emango die udalerriko musika talde berriei zuzenean aritzeko eta beren proiektuak jendaurrean aurkezteko. ZirtZart Basauriko Udalak garatzen duen gazteria-programa integrala da.

Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek martxoaren 31ra arte dute izena emateko aukera. Horretarako antolatzaileek eskatzen duten dokumentazioa aurkeztu beharko dute aipatu data baino lehen. Izena emateko inprimakia esteka honetan aurki daiteke. Jaialdian parte hartzeko taldeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: taldeko kide bat, gutxienez, Basaurin bizitzea; edota azken bi ikasturteotan (2020-2022) Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokaletan aritu izana; eta taldeko kide guztiak 16 urtetik gorakoak izatea.