Astakeria lehiaketa

Kazem Sedighi aiatolaren esanetan, hondamendi naturalak gizakien jokaeraren ondorio zuzena dira. Bere iritziz, emakume ugarik ez du tradizio islamiarra errespetatzen eta ‘gaizki’ janzten direnez, gizonak probokatzen dituzte harreman sexualak areagotuz.
Iraneko erlijioso kontserbadoreek islameko janzkera ez errespetatzea salatzen dute, batez ere Teheran bezalako hiri handietan. Aiatolak taldeko esfortzua beharrezkoa dela adierazi du bikoteak gero eta beranduago ezkontzen direlako eta are eta dibortzio gehiago dagoelako. 
Bestalde, ildo bera jarraituz, Mahmud Ahmadinejad presidenteak orain dela gutxi aipatu zuen etorkizun hurbilean Teheranen lurrikara bat izango dela. 
Adierazpen hauek gutxi balira, Boliviako presidenteak, Evo Moralesek, beste astakeria bat esan du. Hain zuzen ere, genetikoki aldatu diren elikagaiak homosexualitatearen errudunak direla eta baita gizonen burusoiltasunen eragile direla ere.
Horrela, gizakiak egun jaten duten oilaskoek emakume hormona ugari dituela eta horregatik homosexualak daudela dio. Bere adierazpenak ez ziren bere horretan ge-ratu. Izan ere, Europan gizon askok burusoilak direla arrazoi honengatik azpimarratu zuen. “Burusoiltasuna Europako gaixotasun bat da eta 2050n Europan denak burusoilak izango dira. Hemen ez da hori gertatuko beste zenbait elikagaiak jaten ditugulako”. 

Horrelakoak entzun ondoren, sexu-gutxiengo elkarteek aipamen horiekin Giza Eskubideak salatzen direla salatu dute. Halaber, hegazti ekoizleek haserreturik agertu dira. 
Estralurtarrak
Irakurritakoarekin nahikoa ez bagenu, Stephen Hawkin zientzialariak Discovery Channel Katean estralurtarrak egon badaudela aipatu du. Era berean, kezkaturik agertu da haiekin kontaktuan ezarriz gero Lurrara etorriko liratekeela gure baliabideak hartzera ohartaraziz. Zientzialariak, Cristobal Colonek Amerikan egindako garaipena estralurtarrek egin dezaketenarekin erkatu du. Bere esanetan, “kalkulo matematikoek estralurtarrak badaudela aditzera ematen dute”. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.