15 talentu gazte lehiatuko dira César Uceda Sarien XVI. edizioan

15 musikari gaztek parte hartuko dute datorren martxoaren 19an Kultur Leioa Auditoriumean izango den ‘César Uceda: Gazte Interpretatzaileak’ sariketan. Lehiaketa horrek, urtero, musika diziplina ezberdinetako talentuak biltzen ditu. Aurtengoa XVI. edizioa izango da eta lehian izango diren 15 gazteek bost sari bereganatzeko aukera izango dute: lehen, bigarren eta hirugarren sariak, ohorezko aipamena eta aipamen berezia.

‘César Uceda. Gazte Interpretatzaileak’ sariketan Musika Kontserbatorio Profesionalaren edo Lanbide Irakaskuntzako Zentro Baimenduren batean matrikulatutako 20 urteko edo beherako  edozein gaztek parte har dezake.

Sari-banaketa ekitaldira joateko gonbidapenak jada Kultur Leioan eskura daitezke. Aipatu ekitaldian aurtengo edizioaren irabazleak emanaldia eskainiko du. Horrez gain, Sandra Ibarretxek (klarinete) eta Itxaso Sáinz de la Maza (piano) osatzen duten Dúo Elairen emanaldia ere izango da.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten 15 musikari gazteak honako hauek dira:

  1. Daniel Johannes Dolechal Ugarte (Pianoa)
  2. Irati Ibarra Daguerre (Akordeoia)
  3. Ibai de Miguel García (Bombardinoa)
  4. Markel Intxaurbe Onandia (Gitarra)
  5. Lucía Pablos Pacheco (Zeharkako flauta)
  6. Naroa Egurza Vicedo (Pianoa)
  7. Enara Zeberio Erauskin (Pianoa)
  8. David Buceta Muñoz (Pianoa)
  9. Eider Díaz Zazpe (Zeharkako flauta)
  10. Álvaro Abadías Paniagua (Pianoa)
  11. Alonso Puig Alquézar (Tronboia)
  12. Raquel Pascual Arnaiz (Pianoa)
  13. Alex Arroyo Luis (Pianoa)
  14. Paul Muñoz Errasti (Saxoa)
  15. Aitana López Caaveiro (Pianoa)