Espazializatutako ikastaroak euskaraz

Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Udako Euskal Unibertsitatearekin maila altuko ikastaroak euskaraz irakasteko

Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bidez, eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) euskaraz irakatsitako kalitatezko eta maila altuko formakuntza jarduerak egiteko hitzarmena sinatu dute. Formakuntza-eskaintza eskuragarri izango da online eta modu presentzialean.

2022. urterako aurreikusita dauden ikastaroek hainbat gai jorratuko dituzte: gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEM), Haur eta Lehen Hezkuntza, pertsonan oinarritutako osasungintza, hizkuntzen tratamendu integratua, feminismoa, eskuhartzeak indarkeria matxista kasuetan, adingabeek pairatzen dituzten sexu-abusuak, hezkidetza… Ikastaroak, bereziki, unibertsitatean diren horiei zuzentzan zaizkie, baina zabalik daude edonorentzat. Izen ematea UEUren web gunearen bidez egin behar dira eta matrikula doakoa izango da.

Auurez aurrekoak eta online

Martxoa eta ekaina bitartean irakatsiko diren ikastaroak honako hauek izango dira: “Indarkeria matxistak kasuen arretan eta esku-hartzean begirada feminista”; “Pertsonarengan zentratutako osasungintza – Arreta integrala eta Komunikazio klinikoa”; “Adikzioak ezagutuz, ekin. Osasun Zientzietako ikasle eta profesionalentzat prestakuntza”; “Oinarrizko zeinu hizkuntza; aniztasuna gure eskoletan: behar anizkoitzean aurreko estrategiak”; “Irakurketa erraza”; “Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEAM) LHn eta DBHn lantzeko proiektuak; eta, “flipped classroom: gela hankaz gora!”.

Online ikastaroen eskaintza, berriz, apirilean hasi eta azarora arte luzatuko da. Eskainiko diren ikastaroak honako hauek dira: “Haurren eta gazteen kontrako sexu abusuak”; “Gure eskola hezkidetzen”; “Ikusmira aldatzeko feminismotik zelatan”; “Hizkuntza trataera integratua: euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntza modu integratuan lantzen”; “Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak”; eta, “Sexu hezkuntza lantzen haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan”.