UNESCO Etxeak formakuntza bekak eskainiko ditu Urdaibain

Deialdian parte hartu ahal dute turismoa, ingurumena edo azpiegiturak bezalako garapen jasangarriko esparruetan formakuntza edo esperientzia duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek.

UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzaren laguntzarekin, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban egonaldi praktiko eta hezigarria egiteko, ordaindutako bi prestakuntza-bekatarako deialdia egin du. Izena emateko epea datorren apirilaren 4an amaituko da.

Beka horiek prestakuntza esperientzia praktikoa eskaintzen die garapen iraunkorreko gaietan Urdaibairekin harremana duten bi gazteri, bai eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren eta UNESCOren MAB Programaren kudeaketa eta funtzionamenduari buruzkoa ere.

Beka bakoitza 450 euro gordinekoa izango da hilero. Bekaren barruan ostatua eta formakuntza praktikoa sartuta dago. Bekadunak Busturiako Ekoetxean arituko dira, maiatzaren 1etik abenduaren 31ra arte, hots, 8 hilabetez, egun erdiko lanaldian.

Bekadunek bekak jasotzen dituen jardueretan parte hartu beharko dute. Horrez gain, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Zerbitzuak jada abian dituen egitasmoetan ere lagundu beharko dute. Amaieran bekaren egindako lanaren inguruko txostena prestatu beharko dute.

Deialdian parte hartu ahal dute turismoa, ingurumena edo azpiegiturak bezalako garapen jasangarriko esparruetan formakuntza edo esperientzia duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek. Euskara eta ingeles maila altua eskatzen da. Lehentasuna emango zaie Urdaibaiko Biosferaren Erreserbarekin nolabaiteko harremana duten gazteei, bai bertan bizi, ikasi, lan edo ikertzen ari direlako, bai elkarteren baten kide direlako. Langabezian diren horiek ere lehentasuna izango dute.