‘Expodistrito’ erakusketa ibiltaria Bilboko auzoetan

Argazki eta margo-erakusketaren edizio berriak Abando, Begoña, Castaños, Errekalde, La Bolsa, Otxarkoaga, San Frantzisko eta San Inazio-Ibarrekolanda bisitatuko ditu

Bilboko Udalak antolatzen duen ‘Expodistrito’ erakusketaren edizio berria apirilaren 4an hasi eta ekainaren 30era arte luzatuko da. Tarte horretan erakusketak Abando, Begoña, Castaños, Errekalde, La Bolsa, Otxarkoaga, San Frantzisko eta San InazioIbarrekolandako udaltegietan ikusi ahal izango da.

Edizio berri honen programazioa ANESVAD eta Eva Mena (margoa); Photobat (argazkigintza); María Rosaria Uriarte (margoa); Ángel Sánchez (argazkigintza); Blanca Calderón (margoa); eta Manuel Picó Martínezen (margoa) eskutik etorriko da. Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez zein arratsaldez ikusi ahal izango dira.

Anesvad Fundazioa, Eva Menaren lankidetzarekin. Rostros que Dejan Rastro – Margoa

  • Apirilaren 4tik 20ra. Abandoko Udaltegia.
  • Maiatzaren 2tik 13ra.San Frantziskoko Udaltegia.
  • Maiatzaren 17tik 30era. Begoñako Udaltegia.

Photobat. Argazkigintza

  • Apirilaren 4tik 28ra. Begoñako Udaltegia.
  • Maiatzaren 2tik 13ra. Errekaldeko Udaltegia.
  • Ekainaren 1etik 15era. Abandoko Udaltegia.
  • Ekainaren 17tik 30era. San Frantziskoko Udaltegia.

María Rosario Uriarte. El Color en la Naturaleza – Margoa

  • Apirilaren 4tik 28ra. La Bolsako Udaltegia.
  • Maiatzaren 2tik 13ra. San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia.
  • Ekainaren 1etik 15era. Castañoseko Udaltegia.
  • Ekainaren 17tik 30era. Errekaldeko Udaltegia.

Angel Sánchez. Babel – Argazkigintza

  • Apirilaren 4tik 28ra. San Frantziskoko Udaltegia.
  • Maiatzaren 2tik 13ra. Begoñako Udaltegia.
  • Maiatzaren 17tik 30era. San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia.
  • Ekainaren 1etik 15era. Errekaldeko Udaltegia.
  • Ekainaren 17tik 30era. Castañoseko Udaltegia.

Blanca Calderon. Margoa

  • Apirilaren 4tik 28ra. Errekaldeko Udaltegia.
  • Maiatzaren 2tik 13ra. La Bolsa Udaltegia.
  • Ekainaren 1etik 15era. Begoña Udaltegia.
  • Ekainaren 17tik 30era. San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia.

Salimos Reforzadas o Re-Forzadas. Argazkigintza

  • Apirilaren 4tik 24ra. Otxarkoagako Udaltegia.
  • Maiatzaren 17tik 30era. Errekalde Udaltegia.
  • Ekainaren 1etik 15era. San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia.
  • Ekainaren 17tik 30era. Begoña Udaltegia.

Manuel Picó Martinez. Más Allá de lo Visible – Margoa.

  • Maiatzaren 17tik 30era. Abandoko Udaltegia.

Euskal Akaurelarien Elkartea. Margoa.

  • Ekainaren 17tik 30era. Abandoko Udaltegia.