Harrotuk doako hainbat jarduera eskainiko ditu ekainera bitartean

Hiruhileko honetako jarduerak apirilaren 8an hasiko dira ‘Letra-topaketa’ jarduerarekin. Hizki nagusia ‘T’ izango da, trans pertsonen omenez.

Harrotuk, LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haren parte-hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren zerbitzuak, doako hamar bat jarduera antolatu ditu ekainera bitartean. Euskaraz zein gaztelaniaz Harroturen egoitzan ospatuko diren tailerrek, topaketek, LGTBI liburutegian izango den ate irekien jardunaldiak, bakarrizketek, poesiak eta solasaldiek osatzen dute hiruhileko honetarako programazioa.

Lehen jarduera apirilaren 8an izango da ‘Letra-topaketa’ jarduerarekin. Hizki nagusia ‘T’ izango da, trans pertsonen omenez.

Maiatzaren 6an eta 20an, LGTBI+ etorkinentzako eta haien familientzako topaketak izango dira. Ahalduntze pertsonalari dagokionez, maiatzaren 12an Drag King tailer bat izango da eta apirilaren 9an, maiatzaren 21ean eta ekainaren 11an ‘Harroturen armairua’ cross-dressing saioak izango dira.

Apirilaren 21ean, Nafarroako Antzerki-Eskolan, ‘La bollera perfecta’ izenburuko bakarrizketa izango da ikusgai. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena lortu behar da aldez aurretik.

Apirilaren 23an Harroturen LGTBI liburutegia ezagutzeko aukera izango da eta maiatzaren 11n LGTBI+ poesia-saioa ospatuko da.

Formakuntza eta sentsibilizazio programaren barruan, ekainaren 9an LGTBI gazteen eta LGTBIfobiaren inguruko hitzaldi bat izango da gaztediaren Etxean. Programa beraren barruan, hiriko familietan den aniztasuna islatzen duten argazkien erakusketa antolatu da. Azkenik, boluntariotza programaren barruan ‘Harrotuk entzuten zaitu’ saioa ospatuko da ekainaren 2an. Topaketa horren xedea da hiriko LGTBI+ pertsona eta taldeak elkartzea eta haien artean hitz egitea, ahal den neurrian, sareak eraikitzeko.