Mugiment Kirol Txartelak beste udalerrietako instalazioak erabiltzeko aukera emango du

Txartel birtual horrek bere udalerriko kiroldegiko bazkide diren pertsonei programan parte hartzen duten beste udalerrietako instalazioak erabiltzeko aukera ematen die kostu gehigarririk gabe.

Jada 66 dira Mugiment Kirol Txartela programarekin bat egin duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak. Txartel birtual horri esker, udalerri bateko kirol-instalazioetako bazkideek programan parte hartzen duten beste udaletako instalazioak ere erabili ahal dituzte. Txartela lortzeko aplikazioa jaitsi behar da sakelako telefonora (Android / iOs). Behin aplikazioa deskargatuta, erabiltzailea erregistratu behar da norberaren datu pertsonalekin eta zein kirol-instalazioko bazkide den azaldu.

Mugiment Kirol Txartela Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu duten egitasmoa da. Une honetan 66 udalerritako 118 kirol-instalazio erabili daitezke txartelarekin, kiroldegiak, igerilekuak eta frontoiak barne. Ekimen honen bidez, baliabide publikoen kudeaketa hobetu nahi da, herritarrei kirol-eskaintza handiagoa eskaintzearekin batera.

Egitasmoarekin bat egin duten udalerriak honako hauek dira:

  • Araban: Amurrio eta Laudio.
  • Bizkaian: Abadiño, Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Bakio, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berriz, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika, Getxo, Gorliz, Gueñes, Igorre, Larrabetzu, Leioa, Lekeitio, Lemoa, Markina-Xemein, Mundaka, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Orozko, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Trapagaran, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zalla, Zamudio, eta Zierbena.
  • Gipuzkoan: Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Getaria, Legazpi, Lezo, Mendaro, Mutriku, Oñati, Ordizia, Orio, Soraluze, Zestoa, Zumaia, Zumarraga.