Zenbat dakizu Iruñeari buruz?

Hil honen 28an eta 29an Iruñako 72 nerabek Nafarroako hiriburuari buruz duten ezagutza erakutsia ahal izango dute Iruñarrivial lehiaketan.

Zabalik da Iruñarrivial galdera-lehiaketaren zazpigarren edizioan izena emateko epea. Lehiaketa datorren apirilaren 28an eta 29an ospatuko da Gaztediaren Etxean eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Lehiaketan parte hartzeko plazak izen-ematea egiten den ordenaren arabera esleituko dira plazak bete arte.

Lehiaketa Kahoot! plataformaren bidez egingo da. Parte-hartzaileek Iruñari buruzko hainbat galdera erantzun beharko dute online. Galderak hiriko hainbat alderdiri buruz izan daitezke, hala nola, historia, gaurkotasuna, kaleak, araudia, jarduerak, gazteentzako formakuntza ikastaroak…

Parte-hartzaileek galderarekin batera eskaintzen diren erantzun posibleen artean aukeratu beharko dute. Galdera bakoitzerako minutu bateko epea utziko da. Denbora horretan gazteek tartea izango dute erantzun zuzena Interneten bilatzeko. Hala ere, lehiaketan oso garrantzitsua da azkarra izatea; hortaz, minutuko epea pasatu ostean ezin izango da erantzunik eman. Ahalik eta erantzun zuzen gehien asmatu behar dira ahalik eta denbora laburrean.

Izena eman

Lehiaketan parte hartu nahi duten gazteek apirilaren 25era arte izango dute zabalik aukera. Horretarako Gaztediaren Etxera jo beharko dute edo, bestela, 948 233 512 telefonora deitu.

Lehiaketak bi fase izango ditu. Lehen fasean kanporaketa bat izango da. Fase horretan puntu gehien lortzen dituzten gazteak bigarren fasera pasatuko dira, hots, finalera. Izena ematen duten parte-hartzaile guztiekin 18 laguneko lau talde osatuko dira.

Apirilaren 28an, parte-hartzaile guztiek 40 galdera osatzen duten kanporaketan parte hartuko dute. Horretarako 30 minutu izango dituzte. Fase hori taldeka banatuko da eta puntu gehien lortzen dituzten 18 gazteak finalera pasatuko dira. Finala apirilaren 29an izango da eta beste 40 galdera erantzun beharko dira.

Aurreko edizioetan bezala, puntu gehien lortzen dituzten gazteek hainbat sari eskuratzeko aukera izango dute. Irabazleak 200 euro jasoko ditu material informatikoan trukatzeko. Bigarrenak 150 euro jasoko ditu helburu berarekin eta hirugarrenak, berriz, 100 euro.