Gaur hasiko da Bilbao Basque Fest jaialdia

Bost egunetan zehar euskal kulturarekin harremana duten 200 jarduera baino gehiagoz gozatzeko aukera izango da

Pandemiaren ondorioz bi urtez bertan behera utzi behar izan ondoren, gaur hasiko da Bilbao Basque Fest jaialdiaren zortzigarren edizioa. Euskal kulturaren jaialdia apirilaren 17ra arte luzatuko da eta bost eguneko programazioan euskal kulturarekin harremana duten 200 jarduera inguru bildu dira. Horiek guztiak 30 agertoki ingurutan gauzatuko dira. Aurreko edizioetan bezala, jaialdiak 6 ardatz edo gai nagusi izango ditu: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport.

Aurtengo edizioaren berrikuntza nagusietako bat Txomin pertsonaia izango da. Bilbao Basque FESTeko enbaxadore hau pertsonaia harroputz eta txantxazalea da, eta jaialdian beste bisitari bat bezala mugituko da, hainbat jardueratan parte hartuz. Esan bezala, jaialdia gaur bertan hasiko da. Azkuna Zentroak hartuko du jaialdiaren inaugurazio ekitaldia 18:30etan. Programatuta dauden jarduera ia guztiak doakoak izango dira eta publiko guztietarako jarduerak izango dira. Guztira, 300 artista inguru izango dira eta zenbait estreinaldi ere izango dira. Hiriko