Zenbat iraun behar du sexuak?

Jende asko kezkatuta azaltzen da galdera honen aurrean, hots, zenbat iraun behar du sexu harreman ‘normal’ batek? Kontrakoa pentsa daitekeenaren aurrean, ikerlariek badute erantzun zehatz bat; bide batez, hainbat mito bertan behera uzten dituena gainera.Pensilvaniako Unibertsitateko ikerlari talde batek egin duen ikerketa baten arabera, sexu harreman ‘egoki’ batek 7 eta 13 minutu bitartean iraun beharko luke. Orain arte, harreman batek 15-20 minutuko iraupena izan behar zuenaren mitoa nahikoa zabalduta zegoen, baina datu berri hauen arabera, denbora tarte hau nahikotxo laburtzen da. Ikerlari hauen arabera, bi minututik beherako harremanak oso laburtzat jo daitezke. Ikerlari talde honek komunikabideek sexuaren inguruko hainbat mito sortzen dituztela salatu dute, hala nola gau osoan zakila tente mantendu ahal izatearena. Mito hauek frustazioa besterik ez omen dutela sortzen gehitu dute.