Bueltan dira Arabako ‘Bete-betean’ eskola-programak

Gazteriaren Foru Erakundeak aterpetxe ezberdinetan izango diren ‘Arabaz Blai’, ‘Eco School’, ‘Ikasgelak’ eta ‘This is not an English class’ programak aurkeztu ditu.

Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak 2022-23 aldirako antolatuko dituen ‘Bete-betean’ eskola-programen berri eman du. Guztira lau izango dira garatuko diren programak: ‘Arabaz Blai’, ‘Eco School’, ‘Ikasgelak’ eta ‘This is not an English class’. Programa horiek Aldundiak berak kudeatzen dituen aterpetxe ezberdinetan garatuko dira eta guztira 4.600 plaza eskainiko dira. Programa horietan izena emateko epea maiatzaren 31ra arte izango da zabalik. Izen-emateak ikastetxeen bidez egin behar dira.

  • Arabaz Blai: Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzendutako programa hau urria eta apirila bitartean gauzatuko da Barrian. Programaren xedea da talde barruko harremanak sendotzea eta parte-hartzea eta errespetua sustatzea. Horretarako, aisialdiko hainbat jarduera antolatuko dira, hala nola, jolasak, orientazioa, tailerrak… Aldi berean Araba ezagutzeko hainbat txango egingo dira.
  • Eco School: DBHko lehen zikloko ikasleei zuzendutako programa hau urria eta maiatza bitartean egingo da, kasu honetan ere, Barrian. Programa hau ingelesez izango da eta bertan, tailer praktikoak, jolasak eta gau-jaiak izango dira. Programaren ardatza ekologia da eta beste hainbat gaien artean, baratzezaintza, biodibertsitatea, ekosistema, konpostatzea eta birziklapena landuko dira. Programa honen xedea da ingelesa modu ludiko eta trinkoan.
  • Ikasgelak: Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzendutako programa hau irailan eta urrian gauzatuko da Barrian, Espejon eta Zuhatzan. Programa honetan ikasleek aisialdi- eta kirol-jarduerak egingo dituzte. Programa honen xedea da, uda ostean, ikasgelaratzea erraztea. Jarduera horiekin ikasleen eta irakasleen arteko ezagutza sustatzen da eta, aldi berean, elebitasun ohiturak berreskuratzen laguntzen du.
  • This is not an English class: Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei zuzendutako programa hau urritik maiatzera bitartean egingo da Espejon. Tailer praktikoen, jolasen, gau-jaien eta ingelesezko dinamiken bidez ingelesezko mintzamena lantzea da programa horren xedea.