Euskal ekonomiaren inguruko doktoretza-tesirik onena aukeratzeko saria

Alberto Alberdi Sariaren lehenengo edizioak euskal ekonomiarekin harremana duen doktoretza-tesirik onena sarituko du

Eusko Jaurlaritzak euskal ekonomiarekin harremana duen doktoretza-tesirik onena sarituko duen Alberto Alberdi saria sortu du. Sariak 2020. urtera arte Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuorde izandakoaren izena du eta bere ibilbidean nagusi izan diren printzipioak eta baloreak saritzen ditu.

Deialdiaren xedeak dira, besteak beste, gazteak euskal ekonomiaren inguruan ikastera eta sakontzera animatzea, ekonomiaren arloan interesa eta talentua duten gazteak aurkitzea eta ekonomia aplikatuaren esparruan ikerketa sustatzea.

Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskadin diren unibertsitateetan 2019ko urtarrilaren 1etik defendatutako eta onartutako doktoretza-tesi guztiek. Hautagaitzak aurkezteko epea deialdia Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabetera amaituko da.

Irabazleak 6.000 euro jasoko ditu eta horrez gain, bere lana argitaratuko da.