Pil Pil Urban Culture & Action Sports Festival

Hainbat kirol-diziplina, kontzertu, hiri-diseinu eta underground kultura mota izango ditu jaialdia ekainaren 24tik 26ra bitartean ospatuko da Bilboko Etxebarria Parkean.

Euskadin parekorik ez duen ekitaldia eta estatu mailan erreferente den “O Marisquinho” jaialdiarekin senidetua, Bilboko Etxebarria Parkean ospatuko da datorren 24, 25 eta 26an. Hainbat kirol-diziplina, kontzertu, hiri-diseinu eta underground kultura mota izango ditu jaialdiak.

Aurtengoa lehenengo edizioa izango da eta jaialdia iragartzeko Oreka eskolako Eder Álvarez slack line espezialistak erakusketa bat egin du itsasadarrean, Bilboko Udalaren parean, bi ertzetara lotutako zinta lau baten gainean.

Hiri kultura eta kirola

Udarekin batera, Bilboko Etxebarria Parkea kirolaren eta hiriko kulturaren epizentro bilakatuko da Pil Pil Urban Culture & Action Sports Festival 2022ri esker.

Ekainaren 24tik 26ra bitartean, Euskadin parekorik ez duen doako jaialdi honetan hainbat kirol jarduera ospatuko dira, horietako batzuk nazioartekoak. Horrez gain, tailerrak eta 3×3 basket lehiaketen aurreko faseak ere izango dira. Skate, break dance, parkour, slack line edo kalistenia erakustaldiak ere izango dira.

Hiriko kulturaren barruan, kontzertuak, graffitti saioak eta hiriko diseinu eta artisten azoka antolatu dira. Kontzertuei dagokionez, honako talde eta musikari hauek izango dira: Ben Santana, Nikotina, IRA Rap, Laina, Silitia eta Kulto Kultibo.

Jaio berri den jaialdia Vigoko “O Marisquinho” jaialdiarekin senidetuta dago, Europako hegoaldean antolatzen den hiriko kulturaren inguruko jaialdirik garrantzitsuena.